Ehun urteko gerra XIV. eta XV. mendeetan Ingalaterrak eta
Frantziak burututako borroka izan zen. Gatazkaren sorreran hainbat kausa daude,
tartean, Frantziako tronurako zilegizko ondoretza. Gerrak, etenaldiak bazituen
ere, ehun urte baino gehiago iraun zuen. Seguruaski, 1337koa da hasierako data,
eta 1453koa bukaerakoa, baina Ingalaterrak Frantziak zituen feudoak zirela
medio XII. mendera arte ere atzera daitezke gatazkak.

BI ARROSEN GERRA
Bi Arrosen Gerra 1455 eta 1485 artean Lancaster etxeko kide eta jarraitzaile York etxeko kide eta jarraitzaileen kontra egindako gerra zibila zen. Familia biek, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren oinordekoak izanda, Plantagenet Etxean jatorria zutela, Ingalaterrako tronua nahi zuten berarentzako.
Bi Arrosen Gerra edo Arrosen Gerra izena erromantizismotik sortua zen, etxe bien ikurra arrosa zelako.
Guda batez ere aristokrazia lurjabeek eta jaun feudalek egin zuten. Alderdi bat edo bestea hautaketa nobleteria arteko ezkontzen araberakoa zen. Lancaster Etxeko Burua, Joanes Gantekoa Richmondgo kondea zen, Henrike VIII.a Ingalaterrakoak gudaren azkenean izango zuen titulua. York Etxeko Burua, Edmundo Langleykoa, Cambridgeko Jaurerria zuen. Geroago, Tudor eta Estuardo Etxeetako zuzendaritzapean, Richmondshire eta Cambridgeshire ezesle eta puritanoen habi nagusiak izango ziren, hurrenez hurren. Bi alderdien arteko liskarra Henrikeren erreinaldia baino luzeagoa zen, batez ere monarkek bultzatzen zutelako.
Bi Arrosen Gerrak Plantagenet Etxea suntsitu eta nobleteriaren boterea makaldu zituen. Garai hartan, Ingalaterrako ospea Europan makalduz zihoan, baina, ordainean , burgesen itzalaren hasiera zen eta Tudorren Estatu zentralizatua. Historialarien ustez, gerra hark Ingalaterrako Erdi Aroaren bukaera eta pizkundearen hasiera suposatzen du.
Lancaster etxeko larrosa gorria.
York etxeko larrosa zuria.
GURUTZADAK:
Gurutzada deitu zaio, XI eta XIII. urte
bitartean, garai bakoitzeko kristauek,
aita santuak bultzatuta, musulmanei Hilobi Santua kendu eta Jerusalem-go
erresuma latindarra babesteko, Europar kristauek Palestinara bidalitako
espedizio militar bakoitzari. Zortzi dira aipagarrienak eta zazpietan egin
zuten porrot europarrek:
Lehenengo gurutzada: Urbano II.a aita santuak
agindu zuen lehen gurutzada, Clermont-eko kontzilioaren ondoren (1095).
Turkiarrek hartu berri zuten Palestinako kristauei laguntzeko Pedro Eremutarrak
gidatu zuen herri-gurutzada, baina, porrot egin zuen (1096). 1099an, ordea, Jauntxo-gurutzadak Jerusalem
konkistatu eta Jerusalemgo erresuma, Antiokiako printzerria eta Edesa eta
Tripoliko konderriak fundatu zituen.
Bigarren gurutzada: 1147
eta 1149 urte artean piztu zuen San Bernardok Eugenio III.aren izenean,
turkiarrek 1144an Edesa hartu zutelako. 1148an, Alemaniako KonradoIII.ak eta
Frantziako Luis VII. Gazteak gidaturiko gurutzatuak Damasko aurrean garaitu
zituzten.
Hirugarren gurutzada:
1189 eta 1192 urte bitartean, Gregorio VIII.ak agindu zuen gurutzada hau,
Saladinok 1187an Jerusalem hartu ondoren. Federiko I.a Bizargorria, Felipe
Augustu eta Rikardo Lehoibiotza izan ziren buru. Federiko ito egin zen putzu
batean, Rikardo Lehoibihotzak Txipre konkistatu eta San Joan Akre-koa hartu zuen (1191), baina ez
Jerusalem.
Laugarren gurutzada: 1202
eta 1204 urte artean Foulques Neully-koak Inozentzio III.aren izenean
aldarrikatu zuen gurutzada Frantzian. Jerusalem berreskuratzea zuten helburu.
Veneziarrek Zara eta Konstantinopla hartu eta arpilatu ondoren Ekialdeko
Inperio Latindarra sortu zuten, 1261. arte iraun zuena.
Bosgarren gurutzada: 1217
eta 1219 urteak. Inozentzio III.ak Latrango IV. kontzilioan (1215) erabaki zuen
gurutzada hau, Jerusalem berreskuratzeko helburuz. Egipton gurutzatuek porrot egin zuten.
Seigarren gurutzada:
1228-29 urtetan. Honorio III.ak aldarrikatu zuen, aurrekoetan bezala Jerusalen
izanik helburua. Federiko II.a enperadorea espedizioaren irteera luzatu eta
luzatu ari zela eta, aita santuak eskomikatu egin zuen. 1828an Federiko II.a
abiatu egin zen eta, sultanarekin egindako itun baten bidez, Jerusalem
berreskuratu zuen borrokatu gabe.
Zazpigarren gurutzada:
1248 eta 1254 urte bitartean. 1244an turkiarrek Jerusalem hartu zuten berriro. Frantziako Luis IX.ak
gidatutako gurutzatuek leku santuak kontrolatzen zituen eta Egiptori eraso
zioten, baina, Luis IX.a preso hartu zuten (1250).
Zortzigarren
gurutzada: 1270ean. Turkiarrek Antiokia hartu eta gurutzatuek Tuniserantz
abiatu ziren, baina hiria setiatzen ari zirela erregea izurriteak jota hil egin
zen.

BI ARROSEN GERRA
Bi Arrosen Gerra 1455 eta 1485 artean Lancaster etxeko kide eta jarraitzaile York etxeko kide eta jarraitzaileen kontra egindako gerra zibila zen. Familia biek, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren oinordekoak izanda, Plantagenet Etxean jatorria zutela, Ingalaterrako tronua nahi zuten berarentzako.
Bi Arrosen Gerra edo Arrosen Gerra izena erromantizismotik sortua zen, etxe bien ikurra arrosa zelako.
Guda batez ere aristokrazia lurjabeek eta jaun feudalek egin zuten. Alderdi bat edo bestea hautaketa nobleteria arteko ezkontzen araberakoa zen. Lancaster Etxeko Burua, Joanes Gantekoa Richmondgo kondea zen, Henrike VIII.a Ingalaterrakoak gudaren azkenean izango zuen titulua. York Etxeko Burua, Edmundo Langleykoa, Cambridgeko Jaurerria zuen. Geroago, Tudor eta Estuardo Etxeetako zuzendaritzapean, Richmondshire eta Cambridgeshire ezesle eta puritanoen habi nagusiak izango ziren, hurrenez hurren. Bi alderdien arteko liskarra Henrikeren erreinaldia baino luzeagoa zen, batez ere monarkek bultzatzen zutelako.
Bi Arrosen Gerrak Plantagenet Etxea suntsitu eta nobleteriaren boterea makaldu zituen. Garai hartan, Ingalaterrako ospea Europan makalduz zihoan, baina, ordainean , burgesen itzalaren hasiera zen eta Tudorren Estatu zentralizatua. Historialarien ustez, gerra hark Ingalaterrako Erdi Aroaren bukaera eta pizkundearen hasiera suposatzen du.


No hay comentarios:
Publicar un comentario